Xakean izena emateko epea zabaldu dute

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 27a, 13:00

Ostiral arratsaldean zabalduko dute Kbi xake taldeko lokala xakean aritu, eta bide batez, izen-ematearen inguruko informazioa zabaltzeko. 

Kbi xake taldeak ere ikasturte berriari ekingo dio aurki. Jakinarazi dute zabaldu dutela jada xake ikastaroetarako izen-ematea, eta horren inguruko informazioa eskuratu nahi duenak ostiralean izango duela aukera. Izan ere, Hogarrean duten lokala zabalduko dute izen-ematearen inguruan informazioa zabaldu eta xakean aritzeko, 17:00etatik 19:30era. 

Urriaren 3an hasiko dituzte ikastaroak, eta aurtengoan, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako saioak izango dira, astelehen eta asteartetan. Xake taldearekin harremanetan jartzeko bideak ere jakinarazi dituzte: zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera mezua bidali daiteke, edo 630 937 041 telefono zenbakira deitu.