Zozkatu ditugu 'Uniko' antzezlanerako sarrerak

Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu bazkideen artean. Saridunek leihatilan bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak, emanaldia hasi aurretik. 

Igandean emango zaio hasiera 2022-2023 antzerki denboraldiari Zumaian. Hasteko, Paraiso konpainiaren Uniko haur antzerkia ikusteko aukera izango da, 16:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. 

Udaleko Kultura Sailak Baleikeri emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu, eta Arri Zubimendiri, Mari Karmen Larrañagari eta Maria Jesus Albizuri egokitu zaizkie. Zorionak! 

Adi egon, laster zozketa gehiagorekin itzuliko gara eta.