Emakumeon* Etxeak ateak ireki zituenetik urtebete igaro da

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 27a, 16:00

Urteurrena ospakizun soila izatetik harago, mugarri gisa erabili nahi dute egindakoaz hausnartu eta aurrera begira jartzeko. Ostiralean elkartuko dira, 19:30ean. 

Urtebete igaro da Zumaiako Emakumeon* Etxeak ateak zabaldu zituenetik. Berdintasunaren bidean, zenbait helburu betetzeko jaio zen proiektua: emakumeak ahaldundu eta saretzea, indarkeriarik gabeko bizitzak sustatzea, formazioa eskaintzea edota kontzientziak piztea. Azaldu dute horiek lantzen aritu direla urte honetan, eta ospakizun soila izatetik harago, urteurrena mugarria izatea nahi dute egindakoaz hausnartu eta datorrenari begira jartzeko. Bideo honetan adierazi dute parte hartzaileek Emakumeon* Etxeak urtebetean emandakoa.

Irailaren 30ean, ostiralerekin, egingo dute ospakizun txiki bat Emakumeon* Etxean bertan, 19:30ean, musikak eta mokadutxoek lagunduta.