Gaueko autobusa izango da urriaren 1ean Aizarnazabaleko jaiak direla eta

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 29a, 08:00

Aizarnazabalen samielak ospatuko dituzte eta joan-etorrietarako gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek.

Urriaren 1etik 2rako (larunbatetik igandera) gauean izango da autobus zerbitzu hau. Zumaiatik 22:00etan aterako da, eta bueltakoak gaueko 4:30ean irtengo du Aizarnazabaldik.