Artadi samieletan murgilduko da ostegunetik larunbatera

Ostegunetik larunbatera ospatuko dituzte aurtengoan samielak. Bi urtez festak bertan behera geratu ostean, jai giroa itzuliko da berriz ere Artadira.

Egitarau zabala antolatu dute datorren astean Artadin ospatuko diren samiel jaietarako. Mikel Deunaren Egunarekin emango diote hasiera programazioari, eta bi egunez, bertso-saioak, erromeria nahiz haur eta gaztetxoentzako puzgarriak izango dira. 

Hona hemen egitaraua: 

Irailak 29, osteguna

11:00. Meza.
12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partidua. Ander Murua / Unai Albeniz - Oier Larrañaga / Iñigo Erle.
13:00. Txakolin dastaketa. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga.
17:30. Bertsolarien bigarren saioa. 

Irailak 30, ostirala

21:00. Bertso afaria: Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin.

Urriak 1, larunbata

11:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Inguru Abenturakoek gidatuta.
12:00. Puzgarriak. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
14:00. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria.
16:30. Arno zezenak eta pottokak.
17:30. Puzgarriak.
19:00. Sagardo dastaketa. Trikitilariak: Izer eta Alabier.