Flysch Trail 2022

Flysch Traila prestatzeko seigarren eta azken entrenamendu saioa egin dute

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 25a, 13:30

Errota Berriko bira egin dute gaurkoan. Guztira, 18 kilometro inguru egin dituzte entrenamenduan parte hartu duten lasterkariek.

Astebete besterik ez da falta Flysch Trailerako. Azken hilabeteotan entrenamendu saioak egin dituzte datorren igandean dortsala jantziko duten zenbait kirolarik, eta gaur izan da seigarren eta azkenekoa.

Lubaki kiroldegi paretik abiatu dira 8:00etan, eta Errota Berrira joan-etorria egin dute, 18 kilometroko ibilbidea guztira.