Helene Alberdik garaipena eskuratu du Bilbon jokatutako Europako txapelketan

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 25a, 10:00

Non eta Bilbon. Alberdik jaioterrian bertan jokatu zuen atzo Distantzia Erdiko Europako Txapelketa, eta hura nagusitu zen emakumezkoen artean. Nazioarteko txapelketan debut bikaina egin du.

Europako txapelketa jokatu zen atzo, larunbata, Bilboko kaleetan, duela urtebete Alberdik Espainiako onenaren saria eskuratu zuen leku berean.

Eguerdian eman zioten hasiera lehiari, eta 1.900 metro igerian egin ostean, lehena izan zen Alberdi uretatik irteten. Desnibel handiko ibilbideari ekin zioten gero triatletek bizikletaz. Judith Corachan espainiarra, Raquel Rocha portugaldarra eta Alberdi, hirurek txandakatu zuten lasterketaren burua, alde nabarmenik gabe. 

Korrika atera zien aldea Alberdik gainerakoei. Etxekoen bultzada jaso zuen Alberdik Bilboko kaleetan, eta horien animo eta txalo artean zeharkatu zuen Areatzan kokatutako helmuga. Nazioartean debut bikaina egin du, beraz, Alberdik. Judith Corachan heldu zen bigarren, minutu bat eta zortzi segundo beranduago. Nazioartean debut bikaina egin du, beraz, Alberdik.