Zumaiako Kirol Elkarteko beste guztien antzera, pilota egokituan aritzen diren kirolariek ere hasi dituzte entrenamenduak. Gaur goizean elkartu dira Aitzuri frontoian, eta denboraldia prestatzeko lehen saioa izan dute.
Pilotari hauek larunbatero izango dituzte entrenamendu saioak Aitzurin, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara.
Zumaiako Kirol Elkarteak adierazi du pala egokituko modalitatean aritzeko ateak irekita dituela adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duen edonorentzat.
Argazkian, goiko ilaran: Xabier Olaziregi, Jurdan Arakistain, Egoitz Arribas, Iban Amas eta Maialen Eskizabel; behekoan: Luis Zulaika, Leire Esnal, Josu Eskizabel eta Peio Carballo.