Arraunean aritu nahi duten gazteekin eta haien gurasoekin bilduko da arraun elkartea

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 24a, 11:00

Datorren asteartean bilduko da Telmo Deun Arraun Elkartea datorren arraun denboraldian Zumaiako klubarekin aritu nahi dutenekin.

Traineru denboraldia pasa den asteburuan amaitu zen Eusko Label ligako azken bi jardunaldiekin, baina arraun munduak ez du etenik, ez atsedenik. Denboraldi bat amaitu bezain pronto hasten da hurrengoa. 

Hala, Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartea hasi da dagoeneko datorren urteko arraun denboraldia prestatzen, eta arraunean hasi nahi duten gazteak eta haien gurasoak bilera batera deitu ditu. Bilera hori datorren asteartean egingo da, hilaren 27an, klubak Itsas kiroldegian duen lokalean. 11 urte baino gehiago duten gaztetxoei dei egiten die klubak arraun mundura hurreratu daitezen.