Xabier Osa eta Irati Osa munduko maratoi txapelketan izango dira hurrengo astean

Xabier Osa eta Irati Osa.

Xabier Osa eta Irati Osa aita-alabak piraguismoko munduko txapelketan izango dira hurrengo astean Portugalen, Ponte de Lima herrian. Bakoitza bere kategorian arituko da. 

Aita alabak piraguismoko munduko txapelketan izango dira hurrengo astean Ponte de Lima herrian, Portugalen. Bakoitzak bere kategorian lehiatuko du.

Xabier Osa Zumaiatik larunbatean aterako da, hilaren 24an, eta bi txapelketa ditu buruan. Astelehenean k1an arituko da, beterano mailan, 50-55 urte tartean. Hurrengo egunean, asteartean, hilaren 27an, k2an aterako da Luis Medrano bikotearekin batera. 19 kilometroko proba egin beharko du kategoria bakoitzean.

Irati Osa, aldiz, Espainiako selekzioarekin arituko da. Irati hurrengo asteburuan lehiatuko da, igandean zehazki. Urriaren 2an. igandean, maila absolutoko estropada izango du k2an bere ohiko bikotekide den Arantza Toledo Cuencako piraguistarekin batera. Aipatzekoa da bi hauen palmares handia, kategoriako gazteenak izanik lortu dituzten emaitza bikainengatik. Aurtengo europako txapelketan brontzezko dominarekin itzuli ziren azken metroetaraino urrea lehiatuz.