'Uniko' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 25a, 09:00

Urriaren 2an izango da antzezlana Aita Mari zinema aretoan, eta Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Datorren larunbatean emango zaio hasiera 2022-2023 antzerki denboraldiari Zumaian. Hasteko, Paraiso konpainiaren Uniko haur antzerkia ikusteko aukera izango da, 16:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan.

Aurten ere sarrerak emango dizkigu Udaleko Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Uniko antzezlanera joateko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Interesdunek hemen dute zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak datorren asteartean, hilaren 27an aterako ditugu.