Krisi ekologikoa hizketagai izan dute Portugaleteko ekotopaketen atarikoan

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 22a, 13:00
Argazkia: @ekotopaketak.

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an Portugaleten egingo diren ekotopaketak aurkezteko, krisi ekologikoaz jardun zuten atzo Hogarrean egindako mahai-inguruan Aitor Larrañaga eta Mirene Begiristain EHUko irakasleak eta Miren Vives Project Urbeseko kideak. 

Zehazki, uraren erabileratik, hirigintzatik eta elikadura burujabetzatik krisi ekologikoari aurre egiteko moduez aritu ziren. Portugaleten izango dute gaiaren inguruan gogoeta egin eta gehiago sakontzeko beta.