'La vida padre' eta 'Supermaskoten liga', asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 23a, 12:00

Helduek nahiz haurrek izango dute asteburu honetan zinemaz gozatzeko aukera. Ostiaralean, larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da La vida padre, 19:30ean; eta igandean Supermaskoten liga, 17:00etan.

Mikelek, chef gazte eta handinahi batek, duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren bisita jaso du ustekabean. Jatetxearen etorkizunerako une erabakigarri batean, Mikelek Juan zoro eta ustekabekoaren ardura hartu beharko du. Juan bizitasun handiko urakana da, eta sukaldaritzari eta bizitzari buruz dituen ideia guztiak probatuko ditu.

Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak dituzte, eta elkarrekin borrokatzen dira Metropolisen krimenaren aurka.