Ikusgai daude auzitegirako epaimahaikideak hautatzeko zerrendak

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 21a, 13:00

Irailaren 27ra bitartean egongo dira jendaurreko agerraldian udaletxean, egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko.

Auzitegirako Epaimahaikide izendapenaren zozketa dela eta, Zumaiari dagozkion Hauteskunde zerrendak jendaurreko agerraldian jarri dira irailaren 19tik 27ra  bitartean. Zerrenda hauek udaletxean daude ikusgai, eta egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko aukera ere izango da.

Epaimahaikide izendatzeko zozketa, berriz, irailaren 30ean egingo da, ostiralean.