Krisi ekologikoari buruzko solasadia egingo da arratsaldean Hogarrean

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 21a, 11:30

Ekotopaketak egingo dira Portugaleten irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an, eta haren aurrerapen gisa antolatu dute gaurko hitzaldi sorta.

Krisi ekologikoari buruzko solasaldia gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Zumaiako Gizarte Zentroan (Hogarrean). Zehazki, uraren erabileratik, hirigintzatik eta elikadura burujabetzatik krisi ekologikoari aurre egiteko moduez arituko dira Aitor Larrañaga eta Mirene Begiristain EHUko irakasleak eta Miren Vives Project Urbeseko kideak. 

Larrañagak Ibaiak lurraren erabileraren erakusleiho solasaldia eskainiko du; Vivesek Hiriak, zertarako eta norentzako?; eta, amaitzeko, Elikadura eredua eraldatu ala ereduak jango gaitu! mintzaldia Begiristainek.

Antolatzaileen esanetan, irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an Portugaleten egingo diren ekotopaketen atarikoa izango da Zumaiako saioa.