Sua piztu zen atzo iluntzean Erribera kaleko etxebizitza batean

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 21a, 09:27

Gertakaria iluntzean izan zen eta ez zen zauriturik izan. 

Erribera kaleko etxebizitza batean sua piztu zen atzo iluntzean. Udaltzainak bertaratu zirenean, etxebizitzako bizilagunak kalean ziren. Suhiltzaileei deitu zieten eta hauek itzali zuten sua. Aireztatu ondoren, gauean itzuli ziren bizilagunak etxera.