Ikasturte hasierako bilera egingo dute ostegunean Ludotekan

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 20a, 10:00

Espazioa gertutik ezagutzeaz gain, funtzionamenduaren berri emango diete bertan LH 1-6 maila arteko guraso eta tutoreei.

Kurtso berriari ekiteko, guraso eta tutoreen bilera izango da etzi, ostegunarekin, Ludotekan. Espazioa gertutik ezagutu eta funtzionamenduaren berri eman nahi diete LH 1etik 6ra arteko guraso eta tutoreei, hain zuzen. Euskarazko saioa 18:30ean izango da, eta gaztelerazkoa, 19:00etan. 

Ludoteka ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bitartez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzua da. Haurrek zuzeneko arreta jasotzen dute bertan. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era izaten da zabalik, eta astean bi ordun erabili daiteke zerbitzua. LudoKeta programa eskaintzen die, bestalde, 10-12 urte bitarteko haurrei, hilabetean bi ostiraletan, 19:30etik 20:30era. Guraso eta tutoreentzat informazio zerbitzua ere eskaintzen dute bertan.