Biharko olagarro brotxetak, prest

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 16a, 18:30
Bihar arratsaldean txosnetan banatuko dituzten olagarro brotxetak egiten aritu dira hamarnaka lagun gaur Herri Eskolako frontoian. Guztira, herriko sei elkarteko kideak ariko dira bihar brotxetak eta olagarro zopa eskaintzen.

Beduolako, Motxanekua zaldi elkarteko, Darahliko, San Pedro Abesbatzako eta Olarrusubeko kideak eta arraun elkarteko beteranoak izango dira bihar txosnetan olagarroa saltzen. Goizez olagarro zopa dastatu ahal izango da txosna horietan –Moilaberri parekoan izan ezik; brotxetak ere banatuko dituzte han–, eta arratsaldean, brotxetak izango dira salgai guztietan.