'El acusado' eta 'Las nuevas aventuras de Gulliver' filmak eskainiko dituzte asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 16a, 13:00

Asteburu honetan ere helduei nahiz haurrei zuzenduriko film emanaldiak izango dira Aita Mariko zine aretoan. El acusado ostiral, larunbat, igande eta astelehenean botako dute 19:30ean; Las nuevas aventuras de Gulliver igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan.

El acusado

Fareldarrak bikote boteretsua dira: Jean frantziar aditu nabarmena da eta bere emaztea Claire feminismo erradikalagatik ezaguna den saiogilea. Elkarrekin seme eredugarri bat dute, Alexandre, Estatu Batuetako unibertsitate ospetsu batean ikasten ari dena.

Las nuevas aventuras de Gulliver

Gulliver bidaiari eta abenturazalea Lilliputera itzultzera gonbidatuta dago, Blefuscu bizilagunetik salbatu zuen hirira. Iritsi denean, haserrea, izua eta etsita dagoen jendetza besterik ez du aurkitu, Liliputeko erregeak sinetsarazi baitzion jendeari Gulliver Gigante ospetsua itzultzen ari zela.

Sarrerak, Internetez ere bai

Abuztuaz geroztik martxan da Aita Mariko emanaldietarako sarrerak Internet bidez erosteko ataria. Datozen ekitaldiak ere kontsultatu ahal izango dira bertan.