Gaur da TAOren udako aldiko azken eguna

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 15a, 11:58

Bihartik azaroaren 4ra arte tarteko aldia izango da, eta asteburuetan eta jaiegunetan erregulatuko dira herriko zenbait gune. 

Hondartza denboraldia amaitzearekin batera bukatuko da TAOren udako aldia. Herriko aparkalekuak arautzeko sistemaren udako aldiak gaur du azken eguna, eta bihar hasi eta azaroaren 4ra bitarteko tarteko aldia izango da indarrean. 

Hala, azaroaren 4ra arte asteburuetan indarrean egongo dira bertakoentzat gordetako guneak (zuriz margotutakoak): Zubitxikitik barrura (1. gunea), zubitxikitik kanpora (2. gunea) eta Larretxo (3. gunea).

Errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira asteburuetan. Araudiaren arabera, Txomin Agirre kaiko (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arranplako ingurunea ordainpekoa izango da larunbat, igande eta jai egunetan. Gehienez ere 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.

Horiek asteburuetan. Izan ere, astean zehar neguko aldiko araudia izango da indarrean: bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.