Izena eman daiteke dagoeneko Artadiko jaien barruan antolatutako bertso afarirako

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 15a, 11:00
Artadiko bertso afarian arituko da Iker Zubeldia.

Hilaren amaieratik aurrera ospatuko dituzte samielak Artadi auzoan. Egitarauaren barruan, bertso afaria egingo da auzoko elkartean. 

2020an eta 2021ean ezin izan zituzten samielak ospatu Artadin aski ezagunak diren arrazoiengatik. Aurten bai, aurten jaiak izango dituzte auzoan irailarean 29an hasi eta urriaren 1era arte. 

Antolatutako ekitaldien barruan, irailaren 30ean bertso afaria izango da auzoko elkartean Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Afarirako menua ere erabaki dute dagoeneko: entsalada, bakailau tortila, saiheskiak, postrea, edaria eta kafea. Parte hartu nahiko dutenek 30 euro ordainduko dituzte. 

Interesdunek izenak aurretik emango dituzte 635 72 39 00 (Igor) telefono zenbakira deituta.