Komentua ezagutzeko azken bisitak, berritze lanak hasi aurretik

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 14a, 10:11

Udazkenean hasiko dira mojaxarren komentua berritzeko lanak. Aurretik, irailaren amaieran, eraikina ezagutzen azken bisitak antolatu ditu udalak.

Alde zaharrean dagoen San Jose Komentua kulturgune bihurtzeko lanak udazkenean hasiko direla aurreratu du udalak. Aurretik, baina, eraikina ezagutzeko azken bisita sorta antolatu du Udaleko Kultura Sailak.

Lau bisita izango dira eta irailaren amaieran egingo dira. Irailaren 21, 22 eta 29koa euskaraz izango dira, eta hilaren 27koa gazteleraz. Saio denak 19:00etan hasiko dira.

Bisita hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da turismo bulegoan (943-14 33 96). Izenak gaurtik aurrera eman daitezke.