Moilako bus geltokiak berriro martxan daude

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 13a, 16:30

Udako sasoia amaitzear den honetan, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua eskaintzen duten Lurraldebuseko autobusak Txomin Agirre kaiko geltokiak erabiltzen hasi dira berriro.

Txomin Agirre kaiko autobus geralekuak ezeztatuta egon dira udako sasoian. Lurraldebuseko autobusen erabiltzaileek Patxita Etxezarreta kaleko geralekuak bakarrik erabili ahal izan dituzte autobusak hartzeko edo busetatik jaisteko. Atzotik, ordea, moilako bi geralekuak berriro martxan daude.