Bosgarren entrenamendu saioa egin dute Flysch Trailera begira

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 13a, 11:49

Aurreko urteetan egin bezala, bost entrenamendu saio prestatu ditu Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketako antolakuntzak emakumeen parte hartzea sustatzeko. 

Urriaren 2an korrituko da XIII. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Emakumeen parte hartzea handitzeko helburuarekin, lasterketako antolatzaileek entrenamendu saio sorta bat prestatu dute urte hasieratik hona. 

Igandean egin zen bosgarren saioa eta trailaren ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Gogoratu behar da aurten maratoi erdiko distantzian bakarrik korrituko dela lasterketa, eta distantzia horixe bete zuten entrenamendu saioan parte hartu zuten kirolariek.