Mattin Etxaniz: "Hau amesteko momentu bat da, ez dago deskribatzerik"

Julen Imaz, Gorka Eizagirre, Juan Luis Romatet 2022ko ira. 11a, 18:46

Getariako Esperantzan lehiatu da Mattin Etxaniz Iruretagoiena zumaiarra Kontxako banderan. 

Gaurko estropadan Getariako traineruan aritu diren hamalau kideetatik bakarra ez da izan Getariakoa, baina bai alboko herrikoa. Mattin Etxaniz zumaiarrak Kontxan aritzeko aukera izan du Getariako traineruarekin, eta bere iritzia eskatu diogu estropadaren amaieran.