Omenaldi hunkigarria eskaini dio Zumaiako Triatloi Taldeak Juan Inazio Alkortari

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 10a, 20:58

Ezusteko omenaldia jaso du kirolari ohiak eta taldeko kideak bere lagunen aldetik. 

Omenaldirako txanda ere izan da gaurko Zumaiako Triatloian. Izan ere, klub antolatzaileak, Zumaiako Triatloi Taldeak bere kide bat omendu nahi izan du. Juan Inazio Alkorta, hain zuen. Omenduak ez zekien bere klubak omenaldi hori egingo zionik, eta ezustean harrapatu du ekitaldia. 

Joseba Amilibia klubeko presidenteak azaldu duen bezala, pertsona "sanoa" da Alkorta, "igerian dakien azkoitiarra". Taldekideek egindako pasillo baten tartetik pasatu da omendua, bertaratutako guztien txalo artean. Sorpresa gehiago ere izan ditu. Alabak, Jonek, dantzatu du aurreskua, eta amaitzeko Jon Maiak bertso pare bat abestu dizkio.