Urduñako bailara ezagutzeko aukera izan dute Zumaiako mendizaleek

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 11a, 16:00

Indamendi bazkunaren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, Euskal Herria aldetik aldera zeharkatzeko mendi irteera sorta egingo dute.

Mendebaldetik ekialdera, Euskal Herriak aldetik aldera zeharkatzeko asmoa du Indamendi bazkunak bere sorreraren 50. urteurrena ospatzeko. Horren barruan, atzo Araba aldera egin zuten, Gorosbel mendialdera hain zuzen. Txarlazo eta Santiago mendiak igo zituzten eta ibilbidean zehar Urduñako bailara ikusteko aukera paregabea izan zuten Zumaiako mendizaleek.