'Minions: el origen de Gru' filma emango da arratsaldean Aita Marin

Haurrentzeko animaziozko filma emango da gaur arratsaldean Aita Mari zinean. 

Minions: el origen de Gru animaziozko filma emango da gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. 70eko hamarkada da, eta Gru bizitegi-auzo batean hazi da, orrazkera kardadunen eta kanpai-galtzeen boomean. '6 basatiak' gaizkile-talde famatu baten jarraitzaile sutsua da Gru. Haiekin lan egiteko bezain gaiztoa dela erakusteko plana asmatu du.