Datorren astean ekingo diote haurrentzako boxeo ikastaroei

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 10a, 16:00

Helduen boxeo ikastaroak dagoeneko hasita, haurren saioei datorren astean ekingo dietela aurreratu du Zumaia Cuban Boxing klubak.

Klubeko arduradun Ruben Arredondok azaldu duenez, ikastaroak astelehenetan eta asteazkenetan emango dira, 17:30etik 18:30ra bitartean. Lehen astean Lubaki kiroldegian emango dira, baina hurrengotik aurrera Herri Eskolako gimnasioan. 

Ikastaro hauek 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude. Izenak emateko 606 10 76 33 (Ruben Arredondo) telefonora deitu beharko da.