Haurrentzako tailerrak egingo dira Algorri zentroan Olarro Egunean

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 11a, 10:30

Datorren larunbatean ospatuko da Olarro Eguna Zumaian. Goiz partean haurrentzako doako bi tailer antolatu dituzte Algorri Interpretazio Zentroan. 

Ekitaldiz beteta dator datorren larunbatean egingo den Olarro Eguna: batel estropadak, argazki rallya, sabela betetzeko mila eta bat aukera, etab. Haurrentzako tailerrak ere antolatu dituzte aurten ere. Algorri Interpretazio Zentroan egingo dira, bi txandatan banatuta: 11:00etatik 12:00etara lehena eta 12:00etatik 13:00etara bigarrena. 

Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko dute Algorri zentroan bertan (Juan Belmonte 21), 943 14 31 00 telefono zenbakira deituta, edo info@algorri.eus helbide elektronikora idatzita.