Salgai daude Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 9a, 10:14

Eusebio Gurrutxaga plazan jarriko den karpan egingo da bazkaria, irailaren 17an.

Hurrengo larunbatean, hilaren 17an, Olarro Eguna egingo da Zumaian. Aurreko bi urteetan, 2020an eta 2021ean, ez zen festa hau ospatu osasun krisialdia dela eta. Aurten egoera bestelakoa da, eta jai giroa nagusituko delakoan dira antolatzaileak. 

Ohi bezala, herri bazkaria egingo da egun horretan Eusebio Gurrutxaga plazan. 14:30etan izango da, plazan jarriko den karpan. Bazkarirako sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 9 euroan helduentzako eta 6 euroan haurrentzat.