Trafiko aldaketak izango dira larunbatean, triatloia dela eta

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 8a, 16:00

Kirol probak aldaketak eragingo ditu inguruko errepideetan 15:30etik 16:15era eta 17:00etatik 18:20ra bitartean. 

Zumaiako Triatloia jokatuko da etzi, larunbatean, eta kirol probaren ibilbideak inguruko zenbait errepide zeharkatuko dituela eta, eragina izango du trafikoan. Proba herrikoia eta esprint distantziakoa jokatu bitartean, 15:30etik 16:15era bitartean eta 17:00etatik 18:20ra artean, itxi egingo dituzte ondorengo errepideak:

  • Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea eta Meagako errepidea. Horien ordez A-8 autobidea erabili ahal izango da. 
  • Patxita Etxezarreta kaleko errepidea. Axular ibiltokia erabili ahal izango da Zumaiara sartu-irtenak egiteko.