Truebaren Salbea abestuko da gaur Arritokietan

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 7a, 12:30

Arritokietako Bederatziurrenari amaiera emateko, Antonio Trueba zumaiarrak 1884. urtean konposatutako Salbea abestuko dute gaur arratsaldean. 

Arritokietako amabirjinaren eguna izango da bihar, osteguna. Haren bezperan, eta azken egunotan egindako bederatziurrenari amaiera emanaz, Antonio Trueba konpositore zumaiarrak 1884. urtean sortu zuen Salbea abestuko du San Pedro Abesbatzak. 18:30ean egingo den errosarioaren eta elizkizunaren ondoren abestuko dute obra hau. 

San Pedro Abesbatzak berak azaldu duen bezala, gertaera puntual bati musika jartzeko idatzitako obra da Truebarena, "kolera izurrite batek Zumaian eragin gutxi izana eskertzeko modua, gure herriko ondare musikalaren altxorretako bat bihurtu da".