Itzurun da zumaiarren hondartza gustukoena, alde nabarmenarekin

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 4a, 12:00
Artxiboko irudian, Itzurun hondartza.

Iraila iristearekin batera, uda atzean uzten hasiak gara, eta momentu egokia izan daiteke BALEIKEk uztailean egindako inkestaren emaitzak argitaratzeko. Webguneko irakurleei bota zitzaien galdera: Zuk zer hondartza duzu nahiago: Itzurun ala Santiago?. 313 erantzun jaso ziren, eta %58,15ek aukeratu zuten Itzurun. Santiago, berriz, %13,74ek. Inkestan beste hiru erantzun posible ere bazeuden.

Udaren erdian, uda giroko galdera bota zien BALEIKEk webguneko irakurleei: Zuk zer hondartza duzu nahiago: Itzurun ala Santiago?. Bost erantzun zeuden aukeran: Santiago hondartza; Itzurun hondartza; biak; jende gutxi dabilenean, Itzurun; jende gutxi dabilenean, Santiago.

313 erantzun jasota, konparaziorik ez dago: gehienek Itzurun dute gustukoen. Itzurun hondartza %58,15ek aukeratu zuten, eta Itzurun, jende gutxi dabilenean aukera, beste %16,93k.

Santiago hondartzaren alde %13,74k bozkatu zuten –eta %1,28 gehiagok Santiago hondartza jende gutxi dagoenean–.

Ehuneko ia hamar batek, berriz, %9,90ek, bi hondartzak aukeratu zituzten.

Hurrengo urtean inkesta bera eginda, emaitzak errepikatuko ote?...