Trafiko etena izango da asteartean Elkanoren Lehorreratzea dela medio

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 3a, 11:00

Getarian egingo den ekitaldiak eragina izango du inguruko errepideetako trafikoan. Zumaia eta Zarautz arteko errepidea, esaterako, itxi egingo dute arratsaldean. 

Elkanoren Lehorreratzearen antzezpen ekitaldia izango da asteartean, hilak 6, Getarian. Zumaia eta Zarautz lotzen dituen kostako errepidea, N-634a, itxi egingo dute 15:30etik 20:00ak aldera arte, eta jakinarazi dute Meagako bidea nahiz A-8 autobidea erabili ahal izango direla.