Dantzaz Konpainiak 'Basoa' emanaldia eskainiko du arratsaldean

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 3a, 09:00

Odietan izango da dantza ikuskizuna, 19:30ean hasita. Dantza eta memoria lotu ditu Adriana Pous zuzendariak, ikuslea gogoetara bultzatzea xede.

Milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko dituzte ikusleak, eta mezu poetikoa zabaltzeko ere baliatuko dute emanaldia.