'Dios mio, ¿pero que nos has hecho?' eta 'Marmaduke', asteburuan Aita Mari zinean

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean: komedia frantziar bat eta animaziozko film bat haurrentzako. 

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburu honetan Aita Mari zineman. 

Ostiraletik astelehenera bitartean Dios mio, ¿pero que nos has hecho? komedia frantziarra ikusteko aukera izango da. Ostiralean 19:30ean emango da, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igande eta astelehenetan 19:30ean. 

Igandean, berriz, haurrentzako animaziozko film bat emango da, Marmaduke, 16:30ean.