'Gu gabe ere, biharamunean' poesia errezitaldia izango da igandean, Arroa Behean

Ane Olaizola 2022ko ira. 1a, 16:00

Itziar Ugarte Irizarrek idatzitako 'Gu gabe ere' poesia liburua oinarri izanda, errezitaldia egingo dute Ugartek eta Mikele Landa Egigurenek, 18:00etan, Elkargunean.

Arroa Beheko Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, Gu gabe ere, biharamunean poesia errezitaldia izango da datorren igandean auzo horretan. Itziar Ugarte Irizarrek idatzitako Gu gabe ere aurreneko poesia liburua oinarri izanda, poesia errezitaldia egingo dute etzi Ugartek eta Mikele Landa Egigurenek. Hain zuzen ere, Espainiako Kritika Saria jaso zuen izen bereko poesia liburuari irudiak eta soinua jarri dizkiote bi artistek, eta horren emanaldia eskainiko dute Arroa Beheko Elkargunean, 18:00etan hasita­.