Autobus zerbitzu bereziak izango dira Elkanoren Lehorreratzea dela eta

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 1a, 12:00

Elkanoren Lehorreratzea irudikatuko dute datorren asteartean, hilaren 6an, Getarian. Ekitaldiak eragina izango du eskualdeko trafikoan.

Errepidea itxita egongo da irailaren 6an, lehorreratzearen egunean, 15:30etik 20:00etara arte, bai Zarautz aldetik bai Zumaia aldetik; Meagako bidea ere itxita egongo dela jakinarazi du Getariako Udalak.

Errepidea itxita egongo denez, UK09, UK10 eta UK11 lineen Getariako geralekuak bertan behera geratuko dira eta anezka zerbitzuak jarriko dira Zarauztik eta Zumaiatik. 

Getariara joateko lanzadera zerbitzua jarri du Lurraldebusek. Zarauztik 15 minutuero irtengo dira ohiko geralekuetatik, 15:00etan hasi eta 20:00ak arte. Zumaian ere ordu tarte berean eskainiko dute zerbitzu berezia, ordu laurdenero, Patxita Etxezarreta geralekutik.

Zestoatik ere lanzaderak jarriko dituzte ordu erdiko tartearekin, Sansinenea industrialdetik. Edonola ere, lehenengo irteerak ordutegi hauetan izango dira: 15:00, 15:30, 16:15, 16:45, 17:15 eta 18:00; gainerakoak 30 minututik behin, 20:00ak arte.