Eman dute Oikiako jaietan zozkatutako saria

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 29a, 19:18

Opariz betetako orgatila zozkatu dute Oikian ospatu berri dituzten San Bartolome jaien barruan. 

Herriko jaiak ospatu berri dituzte Oikian. Aurreko urteotan egin bezala, festa batzordeak opariz betetako orgatila zozkatu du. Atzo atera zuten zenbaki sariduna 3848, baita banatu ere. Evarentzako izan da jaietan zozkatutako oparia.