Gaur amaituko dira San Bartolome jaiak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 28a, 10:30
Ostiraleko herri bazkariko une bat. Paella jana egin zuten Blusa Egunean. (Utzitakoa)

Edadetuak izango dira protagonista gaur Oikian, baita herri kirolak eta idi probak ere, arratsalde partean. Eguerdian, berriz, Lopeneren animaliak egongo dira auzoan txiki eta ez hain txikien gozamenerako.

Bosgarren festa eguna dute jarrian Oikian, eta gaur, igandearekin, agur esango diete sanbartolomeei.

Jaiak ondo bukatzeko, ordea, egitarau polita dute zain:

  • 09:45. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko edadetuei omenaldia.
  • Goizean zehar. Otxotea herrian zehar.
  • 12:00. Lopeneren animaliak.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Aratz Mugertza, Jexux Mujika, Eloi Kortxero, Arkaitz Jauregi. Harri jasotzen: Udane Ostolaza.
  • Ondoren. Idi probak: Etxetxo eta Etxabe.
  • 22:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañagarekin.