Peru Nolaskoainek Eibarren jokatuko du denboraldia lagata

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 27a, 09:00
Peru Nolaskoain jokalaria. (Athletic Club)

Lesioa gainditu ostean, bigarren lagapena du jarraian erdilariak. Iaz Amorebietan aritu zen jokatzen bigarren mailan, eta aurten talde armaginarekin ariko da.

Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordio batera iritsi dira, eta, hala, Peru Nolaskoain erdilari zumaiarra talde armaginarekin jokatuko du lagata 2023ko ekainaren 30era arte. Orain, Gaizka Garitano entrenatzailearen aginduetara, ongi ezagutzen duen LaLiga SmartBanken (bigarren mailan) jarraituko du "bere progresioa", talde zuri-gorriak bere wen orrian azaldu duen bezala.

Urte eta erdiko lesioa izan ondoren, iazko denboraldiaren bigarren itzulia SD Amorebietan jokatu zuen LaLiga SmartBanken. Guztira, 17 partida jokatu zituen, sentsazio eta joko ona erakutsita. Denboraldia amaitutakoan Athleticera itzuliko da.

23 urteko futbolariak 2018ko abuztuan egin zuen debuta lehen taldearekin, eta momentuz 13 neurketa ofizial jokatu ditu. 2024ko ekainaren 30era arte du kontratua Athleticekin.