Irudietan, 50. Dinastia Etxabeko finaleko partidak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 26a, 16:50

Atzo gauean jokatu ziren urteurren borobileko finalak Aitzuri pilotalekuan, eta irabazleen artean da zumaiar bat: Unai Uranga zesta-punta jokalaria. Hona hemen partidek utzi zituzten irudi onenak.

50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalak atzo gauean jokatu ziren Aitzurin, eta honako pilotariak izan dira txapeldunak: Basterra-Uranga zesta-puntan, eta Apezetxea-Peñalver eta Igoa-Erle eskuz.
 
Hiru partidetako emaitzak, berriz, honakoak dira: Iriondo-Mantzisidor 1  Basterra-Uranga 2; eskuz jubenil mailan, Aranbarri-Bernaola 19 Apezetxea-Peñalver 22; eta eskuz 23 urtez azpikoan, azkenik, Mata-Ibarloza 14  Igoa-Erle 22.

Partiden kronika hemen dago irakurgai.