Giro onean hasi dituzte sanbartolomeak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 24a, 19:27

Meza, pilota partidak, asto proba –Aizarnazabalgo Etxabe nagusitu da 76 plazarekin– eta bingo musikatua izan dituzte oikiarrek festei hasiera emateko, eta gauean ere izango da zer gozatua, erromeria egongo delako 23:30etik aurrera Laja eta Lutxurdiorekin. Bihar jarraituko dute San Bartolome jaiek, igandera arte.

Honakoa da Oikiako jai batzordeak prestatu duen egitaraua gaurtik igandera ospatuko dituzten sanbartolomeetarako. Lurraldebusek indartu egin du auzora joan-etorria egiteko autobus zerbitzua.

Argazkiak: Oikiako jai batzordea.

Abuztuak 24, asteazkena

  • 10:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Pilota partidak: palaz, buruz buru: Beristain-Beristain. Eskuz binaka: Larrañaga-Irazustabarrena vs. Murua-Garmendia.
  • 18:00. Asto probak: Artabilla, Menbri eta Etxabe.
  • Ondoren. Bingo musikatua poteoan.
  • 23:30. Erromeria Laja eta Lutxurdiorekin.

Abuztuak 25, osteguna, Umeen Eguna

  • 10:30. Aurpegi margoketa eta jolasak.
  • 12:30. XIV. Karrikotxe Jaitsiera.
  • 14:00. Umeen herri bazkaria.
  • 16:00. Puzgarriak eta jolasak.
  • 21:00. Umeentzat disko festa.

Abuztuak 26, ostirala, Blusa Eguna

  • 11:30. Bertso poteoa txarangarekin. Bertsotan, Julio Soto eta Jon Maia.
  • 14:00. Herri bazkaria plazan.
  • 17:00. Txan magoa.
  • Ondoren. Zoro jolasak.
  • 23:00. Laket taldea.

Abuztuak 27, larunbata

  • Goizean. Bizikleta klasikoen erakusketa txangoa.
  • 12:00. Kroketen lehiaketa gastronomikoa.
  • 18:00. Sagardo dastaketa.
  • 22:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.
  • Ondoren. DJ Berto, goizaldera arte.

Abuztuak 28, igandea, San Agustin Eguna

  • 09:45. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko edadetuei omenaldia.
  • Goizean zehar. Otxotea herrian zehar.
  • 12:00. Lopeneren animaliak.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Aratz Mugertza, Jexux Mujika, Eloi Kortxero, Arkaitz Jauregi. Harri jasotzen: Udane Ostolaza.
  • Ondoren. Idi probak: Etxetxo eta Etxabe.
  • 22:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañagarekin.