Bihar amaituko da San Bartolome jaietako herri bazkarirako txartelak erosteko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 23a, 10:10
Paella jana egingo dute herri bazkarian.

Hogeita lau ordu eskas falta dira sanbartolomeak hasteko Oikian, eta bi egun geroago, ostiralean, egingo dute ohiko herri bazkaria. Txartelak aurrez erosi behar dira, eta bihar izango da horretarako azken eguna.

Bihar hasiko dira San Bartolome jaiak Oikian, meza nagusiarekin eta ondorengo pilota partidekin, eta dena prest dute antolatzaileek.

Hitzordu baterako, ordea, beharrezkoa da izena aurrez ematea: ostiraleko herri bazkarirako. Txartelak aurrez hartu behar dira –636 56 15 15 zenbakira deituta (Unai)–, eta horretarako azken eguna bihar izango da.

Hau da aurtengo jaietako egitaraua.