Delteco Zumaiako mutilek hirugarren egin dute Bilbon, eta neskek seigarren

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 22a, 10:45
Delteco Zumaia. (Arnaitz Rubio Aprea)

Erlojupeko estropada jokatu zuten atzo eguerdian ETE eta KAE 1 ligako traineruek Ibaizabal ibaian. Emakumezkoetan, etxeko trainerua izan zen nagusi, Deusto; gizonezkoetan, berriz, Arkote.

KAE 1 ligako azken jardunaldia jokatu zuten atzo Bilboko uretan, eta San Pedro izan da txapeldun, nahiz eta jardunaldiko garailea Arkote izan zen eta beretzako izan zen bandera. Erlojupekoaren aurka jokatu zuten estropada, bi multzotan banatuta: Delteco Zumaia lehenengoan aritu zen. Emaitza, ordea, bestelakoa izan zen: zumaiarrek saio txukuna eginez, hirugarren egin zuten, Pedreñaren atzetik.

Sailkapen orokorrari begira, Sanpedrotarra izan da ligako irabazlea, eta Zumaiak zortzigarren bukatu du, Zarautzek bosgarren eta Oriok hamabigarren. Datorren astean KAE 1 ligara igotzeko play-off kanporaketekin hasiko dira.

Lehia bizia nesketan

Emakumezkoek Ane Aizpururen Oroimenezko II. Estropada jokatu zuten. Hauek ere erlojupeko proban, baina denak txanda berean irtenda. Deusto izan zen garaile, etxeko taldea, alegia. Zumaiak seigarren bukatu zuen, baina segundo batera geratu zitzaien laugarren izan zen Hernani eta bosgarrena izan zen Zarautz.

Sailkapen nagusian Hondarribiak jarraitzen du buru, eta Zumaia, berriz, laugarrena da. Abuztuaren 28an bukatuko da liga, Erandioko Banderarekin.