Kuadrilla Eguneko jolasak, irudietan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 21a, 09:32

Giro paregabearekin aritu ziren atzo arratsaldean dozenaka gazte Odietan kuadrillen arteko jokoetan: sokatiran, moto txikiekin karrerak eginez, sandia janez nahiz aulki jokoan, umorea izan zen nagusi. 

Atzo eguerdian hasi zen pandemia ondorengo aurreneko Kuadrilla Eguna, eta bazkaltzeko tartea hartu ondoren, kuadrillen arteko jokoak eginez igaro zuten arratsalde partea Odieta frontoian eta inguruetan. Ondoren, kalejira egin zuten Jainekin txarangaren erritmora, eta iluntze eta gau partea zuzeneko musikaz gozatuz pasatu zuten.

Izan ere, Amaiako plazan Dardarafest musika jaialdia izan zen arratsaldetik aurrera: Marlik, Madeleine, Kuartz, The Wizards eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak igo ziren oholtzara.

Gauean, Abshowsekin diskofesta ere egon zen, hori Kuadrilla Eguneko egitarauaren barruan.