Musika eta jolasak nagusi Kuadrilla Egunean

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 20a, 20:32

Eguerditik aurrera festa giroa da nagusi herrigunean, eta gaueko ordu txikiak arte jarraituko dute herriko gazteek gorputzak astinduz, Dardarafesteko kontzertuei eta beraiek antolatutako diskofestari esker.

Eguzkia lagun izan dute gaur Kuadrilla Egunean parte hartu duten gazteek. Eguerdian hasi dute festa, eta bazkaltzeko tartea hartu ondoren, kuadrillen arteko jolasak eginez igaro dute arratsalde partea. Ondoren kalejira egin dute Jainekin txarangaren laguntzarekin, eta iluntze eta gau partea zuzeneko musikaz gozatuz pasatuko dute.

Izan ere, Amaiako plazan Dardarafest ari dira ospatzen, eta 18:30ean hasita, Marlik eta Madeleine taldeak igo dira oholtzara. 22:15etik aurrera, berriz, Kuartz, The Wizards eta Joseba Irazoki eta Lagunen txanda izango da.

22:30ean, Abshowsekin diskofesta ere badute aukeran.

  •