Dena prest dago gaurko Kuadrilla Egunerako

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 20a, 09:00
Duela hiru urteko Kuadrilla Eguneko irudi bat.

Bazkariarekin hasiko dute beren eguna herriko gazteek, eta kuadrillen arteko jolasez gozatu ondoren, txarangarekin kalejiran ibiliko dira arratsalde partean. Gauean, berriz, diskofestarekin amaituko dute eguna.

Iritsi da herriko gazte askorentzat aurrenekoa izango den Kuadrilla Eguna. Gaur 13:30ean hasita, izango da zertaz gozatua Torreberri inguruan.

Honakoa da egitaraua:

  • 13:30-15:00. Torreberri ondoan bazkari gunea (bazkaria norberaren kontu, postrea antolatzaileek emango dute).

  • 17:00. Odietan, kuadrillen arteko jolasak.

  • 18:30. Jainekin txarangaren kalejira.

  • Ordu berean. Dardarafest jaialdia Amaiako plazan:
    • 18:30etik aurrera, Marlik eta Madeleine.
    • 22:15etik aurrera, Kuartz, The Wizards eta Joseba Irazoki eta Lagunak.

  • 22:30ean. Diskofesta Abshowsekin.