Zumaia Delteco laugarren izan da Aste Nagusiko IV. Banderan

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 17a, 12:07
Zumaiako arraunlariak Castron. Argazkia: @quinto_largo

Donostian ospatzen ari diren Aste Nagusiko jaien barruan, emakumeen traineru estropada jokatu zen atzo Urumea ibaian.

Aste Nagusiko IV. Bandera jokatu zen atzo arratsaldean Donostian, Urumea ibaian. Bost traineru hartu zuten parte, eta lau luzeko lana egin zuten, hiru ziabogarekin. 

Irabazlea etxeko taldea izan zen, Donostiarra Ur Kirolak, 11:11,93 denborarekin. Zumaia Delteco laugarren izan zen atzoko saioan, 11:37,44 denborarekin. Hibaika izan zen bigarren, Zarautz Gesalaga Okelan hirugarren eta Hernani bosgarren.